XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amak ipuin asko zekizan ta amumak geiago
ta, orrela gu, umeok, goxo-goxo sutondoan
egoten giñan bein ta barriz, beste bat noiz entzungo
gurasoen maitasunez aparia atontzekoan
.

Euriak urturiko Peru'ren gatzezko etxeatzaz
ta, Gaua gauekoentzat dalako sorgin-ikutuz
odei gaiñez, sasipez, Mari ta Anboto'ko Damaz
gure iakingura, etenbako egarria geituz...
.

Gaur norbaitzuek ovniek ikusten dituzten bezala
garai artan ere, tximiztadun arrats illunetan,
Anboto'ko Dama sorgin ori, sugarra zeriola
igarotzen ei zan, Oiz'tik Gorbea'rako bideetan
.

Oroipen zarrei darien bitxitasuna aintzagarriz
uriko burrunda, zarata otsetatik igesi,
illak ta biziak, egun zarrak gogora ekarriz,
ainbat iakingai daurkidaz enegan, oraindik bizi
.

Araxe, nintzanera, baserritar atarietara
gogobidetzen naiz urratuz aintziñatar azala;
araxe, oinbide amesgarrien sorburuetara,
dastatuz gora zetorren bizitza aren itzala
.

Araxe, usoa bezin uso, poz-pozik, iauzika,
landa-zelaiez, itxaropendun begirada argiz,
aldi artako bide barruz, ederrik, atxikunka,
igarotako gauzak barriro neurtu ta ikusiz
.

Muniategi-tar Sabin.